Kuadrillategi egitasmoa
- Huegun Burgos, Asier
- Jauregi Etxaniz, Pello
- Eguizabal Olloquiegui, Diego
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2004
Título del ejemplar: Euskararen erabileraren bilakaera: azken ikerketen argitan
Número: 53
Páginas: 103-111
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Lagunartean edo koadriletan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, hainbat udalerritan bi ikasturtez luzatu den esku-hartzea eta ikerketa dugu Kuadrillategi Egitasmoa. 2001-2002 ikasturtean, esaterako, zortzi udalerrik abiatu zuten Kuadrillategi: Lasarte-Oriak, Andoainek, Urnietak, Beasainek, Debak, Bergarak, eta Aretxabaletak. Urtebete geroago beste hiru herrik abiatuko zuten: Atarrabiak, Uhartek, eta Burlatak. Kuadrillategi egitasmoaren ibilbidea luzea da benetan: hamabi urte igaro dira lehen aldiz Pello Jauregik koadrila bat hartu eta haren euskalduntzeari heldu zionetik. Bertan dihardutenek, hala nola Pello Jauregi doktoreak, urte asko daramatzate esku-hartzea eusten duen marko teorikoaren eta metodologikoaren inguruan ikertzen. Egileek artikulu honetan bildu dituzten emaitzak eta datuak, berriz, 2001eko irailetik 2003ko ekainera bitartean iraun zuen eta arestian zerrendatu ditugun udalerrietan burutu zen ikerketa aldiari dagozkio.