Generoaren eragina komunikazioren garapenean 8-30 hilabete bitarteko haur euskaldunetan

  1. García Fernandez, Iñaki
  2. Arratibel Insausti, Nekane
  3. Barreña Agirrebeitia, Andoni
  4. Ezeizabarrena Segurola, Maria José
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2010

Issue: 75

Pages: 69-86

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.75.2010.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Lan honetan aztertzen da generoaren eragina komunikazio-garapenean haur euskaldun txikietan (8-30 hilabete bitartean). Horrela, aurkezten dira 2.811 haur euskaldunen komunikazio-garapenaren hainbat alderdiren datuak. Datuak bildu ziren MacArthur-Bates Communicative Development Inventories tresna erabiliz, haren euskararako egokitzapenaren bertsio luzea eta laburra (Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda). Emaitzek erakus-ten dute generoaren eragina txikia dela 8-30 hilabete tartean. Aldiz, adinaren eragina ertaina-altua izan zen. Adinaren eta generoaren artean elkarreragina ere ez zen agertu eragile gisa komunikazio-garapena azaltzeko. Emaitzek justifikatzen dute Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendan pertzentilen taulak kalkulatzean neskatoak eta mutikoak batera kontuan hartzea. GAKO-HITZAK: Komunikazio-garapena · Hizkuntza goiztiarra · Genero-ezberdintasunak · Communicative Development Inventories.