Ondarruko arrantzaleen lexikoa eta toponimia

  1. ECHABURU OSA, MIKEL
Zuzendaria:
  1. Juan Manuel Etxebarria Ayesta Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad de Deusto

Fecha de defensa: 2006(e)ko iraila-(a)k 28

Epaimahaia:
  1. Patxi Goenaga Mendizabal Presidentea
  2. Adolfo Arejita Idazkaria
  3. Iñaki Gaminde Terraza Kidea
  4. Koldo Zuazo Zelaieta Kidea
  5. Elixabete Pérez Gaztelu Kidea

Mota: Tesia

Laburpena

Ondarruko arrantzaleen lexikoa eta toponimia tesi lanean Ondarruko arrantzaleen hizkuntza erabilera da aztertzen dena. Horretarako, hiztegi formatoa duen bilduma lexikal oparoa aurkezten da lan honetan. Aipatu bilduma lexikal honen oinarria Ondarrun arrantza giroan bizi izan diren pertsonei egindako elkarrizketak dira. Elkarrizketa hauek era askotakoak izan dira: baxurako arrantzari dagozkionak, arrasteko arrantzari, saregileei, fabrikako langileei dagozkienak eta baita eguraldi, haize, arrantza erak, arrain motak izan dituztenak gai ere. Guztira 13 informante izan dira elkarrizketatu ditudanak. Bakoitzarekin ordu batetik bost ordura bitarteko elkarrizketa tarteak burutu ditut. Elkarrizketa hauek dira tesi lanaren abiapuntu nagusia. Elkarrizketa horien transkripzioetatik bildu ditut hiztegian agertzen diren hitz gehienak. Ondoren, hitz bakoitzari dagokion iruzkina landu dut. Bildutako hitzen iruzkinari dagokionean, honako gaiak izan ditut kontuan: sarrera zenbakia, sarrera hitza forma estandarrean, hitzaren forma mugagabea, forma mugatua, azentua, kategoria gramatikala, elkarrizketatuaren erreferentzia, sinonimoak, sarrera hitzaren definizioa -elkarrizketatuak emanda gehienetan-, dokumentazio entziklopedikoa -Eneko Barrutiak, Julian Amich, Michelena, R.M.ª Azkue eta Augustin Zubikaraik esandakoak bilduz-, zitak, sarrera hitza hizkuntza desberdinetan -ingeles, frantsez, gaztelaniaz- eta arrainak badira -latinez, katalan eta gallegoz-, arrain eta abarren gaineko informazio gehigarria, lokuzioak, sailak... Honetaz gain, Augustin Zubikarai Ondarrutarrak urte luzeetan egindako ikerlana nik bildutako sarrera hitzekin erkatu eta egiaztatu dut. Honetarako inkesta formatodun materialea biltzen da tesi lanean eta baita inkestetatik eratorritako elkarrizketen transkrizpioak ere. Augustinek bildutakoa egoki erkatu asmoz, beste bi informante espezifikoren laguntza eta Eneko Barrutiaren tesi lana izan ditut euskarri. Bestalde, Ondarruko arrantzaleen lexiko eta toponimia lan