Bertsolaritzaren historiahedabideratzea, eragiletza eta proiekuta (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat
- AGIRRE MAIORA, ANTXOKA
- Simón Peña Fernández Director/a
- Txema Ramírez de la Piscina Martínez Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 29 de noviembre de 2019
- Josu Amezaga Albizu Presidente/a
- Elixabete Pérez Gaztelu Secretario/a
- Jon Sarasua Maritxalar Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ikerlanak bertsolaritzaren presentzia mediatikoaren historia du oinarri. Horrela, prentsa historikoan arakatuz eta fenomeno kulturalak irratian, telebistan nahiz interneten egindako bideari erreparatuz XIX. mendeko Lore-Jokoetatik gaurdaino luzatzen den kontakizun bat osatu ahal izan da. Kontakizun hori modu ulergarri batean artikulatu ahal izateko bertsolaritzaren historia ere hartu behar izan da kontutan, baita kultura popularrak Europa mailan izan duen bilakaera orokorra ere, eta arreta berezia jarri zaio aldi bakoitzeko bertsolaritzaren eragileek izan dituzten eraginei, proiektuei eta ekimenei. Ariketa horrek bertsolaritzak bizi izan duen bilakaera berezia uzten du agerian, gisako beste fenomeno batzuk izan dutena baina oihartzun mediatiko eta sozial handiagoa ekarri diona. Aldi berean, euskal kulturgintzak bizi izandako bilakaeraren berezitasunen ispilu egokia suertatzen delakoan gaude. Finean, bada, bertsolaritzaren historia kultural bat eskaintzen da, bere hedabideratzearen eta eragiletzaren historia bat, guztia testuinguru zabalagoekin harremanetan jarriz, eta euskal kulturgintzaren bilakaeraren nahiz bizi-indarraren testigantza gisa eskainiz.