Berrikuntza sozial eraldatzaileaGipuzkoako lurralde historikoko gizarte zerbitzuen gobernantzari buruzko azterketa
- LASA ALTUNA, EUSEBIO
- Enekoitz Etxezarreta Etxarri Zuzendaria
- Mikel Zurbano Irizar Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2018(e)ko azaroa-(a)k 12
- Eduardo Bidaurratzaga Aurre Presidentea
- Saioa Arando Lasagabaster Idazkaria
- Xavier Itçaina Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Tesi honetan aztertu da Berrikuntza Sozial Eraldatzaileak tresna egokiak badituela beste gizarteeredubat eraikitzeko eta bide batez zerbitzu publikoak sozializatzeko. Hain zuzen ere, gizartezerbitzuen lankidetza-gobernantzaren aplikazioa, bereziki hirugarren sektorea/ekonomia soziala etakooperatibizazioa bultzatuz, estrategia egokia izan daiteke zerbitzu publikoetan hiritarren partehartzea sendotzeko eta autogestioa bultzatzeko. Bide horretatik, zenbait proposamen teorikoplazaratu dira lankidetza-gobernantzaren bitartez hirugarren sektorea/ekonomia sozialekoerakunde desberdinen esku hartzea indartzeko. Gero hausnarketa hori Gipuzkoako lurralde eremuraeraman da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin Delphiazterketa bat burutu da jakiteko ea departamenduak bat egiten duen hemen garatu dugunBerrikuntza Sozial Eraldatzailearen gobernantzarekin hirugarren sektorea/ekonomia soziala etakooperatibak era aktiboan sustatuz.