Mendi literaturanarratiba biografikoaren azterketa konparatiboa

  1. MONREAL ZARRAONANDIA, HARITZ
Dirigida per:
  1. Jon Kortazar Uriarte Director/a
  2. David Río Raigadas Codirector/a

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 11 de de gener de 2016

Tribunal:
  1. Miren Karmele Azkarate Villar President/a
  2. Arantzazu Ozaeta Elorza Secretària
  3. Roldán Jimeno Aranguren Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 447074 DIALNET

Resum

Tesi honek mendi literaturaren generoa ikuspegi konparatibo batetik aztertzen du. Lehenik, mendi literatura, genero gisa, zertan datzan aztertzen da. Generoaren nozioaren baliagarritasuna baloratu ostean, nazioartean erabili den terminologia erreferentziatzat hartuz, tesi honetan hedadura zabaleko definizio bat proposatzen da mendi literaturaren arloarentzat. Hedadura zabaleko definizio horren barne sartuko lirateke tesi honetako azterketa konparatiboaren muina osatzen duten mendizaleen narrazio biografikoak. Mendi literatura, oraintsu arte definitzeko beharrik sumatu ez zaion nozio bat izan arren, kontzeptua bera aspalditik zabaldua egon da; hortaz, literatura mota hori hedatu duten erakundeak aztertu dira halaber. Mendi literaturaren markoa finkatu ondoren, genero ikasketetan erabili izan diren zenbait parametroren araberako analisiari ekin zaio. Mendi literaturaren bilakabide historikoak osatzen du tesi honetan erabili den parametro nagusia, eta bilakabide horren analisia bi eremu diferenteko mendi literaturako testuen azterketa konparatiboaren bitartez egituratu eta gauzatu da. 1980ko hamarkadara arteko muga tenporala ezarririk, mundu mailako eta Euskal Herriko idazleen mendi literaturako lanak aztertuz ondorioztatzen da, batetik, euskal idazleek gertutik jarraitzen dituztela beste leku batzuetan sumatzen diren joera nahiz gertaerak eta, bestetik, Euskal Herrian, antzerako baldintza orografiko eta sozialean diren herrialdeen bilakabide berezia eman izan dela.