Ttakun eta scratch, euskal pop musikaren hotsak

  1. LARRINAGA ARZA, JOSU XABIER
Supervised by:
  1. Iñaki Bizente Barcena Hynojal Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 31 January 2014

Committee:
  1. Josu Amezaga Albizu Chair
  2. Xabier Aierdi Urraza Secretary
  3. Aitor Zuberogoitia Espilla Committee member
  4. Xavier Itçaina Committee member
  5. Larraitz Ariznabarreta Garabieta Committee member

Type: Thesis

Teseo: 116481 DIALNET

Abstract

Kontrakulturala den musika mota berri bat txertatzen da Euskal Herrian, euskal kultura tradizionala ¿eta une historiko horretan oso egoera subordinatuan, menperatuan- berrosatzen ari den fase historiko batean; abertzaletasun berriak, momentu horretan sortzen ari dena, kontrakultura global horren osagai asko hartzen du eta musikan euskal kantagintza berriarekin hasi eta euskal punkarekin jarraitzen duen aldaketa prozesu interesgarria gertatzen da, azken urteotan, nolabait, kemena eta bultzada galtzen duen arte.Horrela, aspaldiko ¿edo ez hain aspaldiko- txalapartaren ttakunak eta diska jartzaileek binilozko diskoei egiten dizkieten urradurak ¿scratch- euskal pop musikaren hotsak, osagaiak, bilakatzen dira iragana eta geroa amesten duen kultur identitate berri bezain betikoaren zerbitzuan, gure espezieak sormenarako duen erraztasunari esker inoiz asmatu dugun bide sendoenetakoa erabiliaz: erritmoa, melodia, armonia, kantua, arrazoia eta emozioa bideratzen duen zarata hori, musika deritzaguna.