Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioaeskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa

  1. SERNA MARTINEZ, MAITE
Supervised by:
  1. Arantzazu Rodríguez Fernández Director
  2. Xabier Etxaniz Erle Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 December 2015

Committee:
  1. Alfredo Goñi Grandmontagne Chair
  2. José Manuel López Gaseni Secretary
  3. Rosa Miren Pagola Petrirena Committee member
  4. Xarles Videgain Committee member
  5. Idurre Alonso Amezua Committee member

Type: Thesis

Teseo: 120646 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Tesi-lan honetan, bi ikerketa egin dira bi lagin eta bi metodologia erabiliz: metodologia kuantitatiboa Bizkaiko 37 Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako A eta D hizkuntza-ereduetako 1528 ikasleren irakurtzeko ohiturak eta irakurtzeari ematen dioten balioa neurtzeko, eta metodologia kualitatiboa zein kuantitatiboa 37 ikastetxe horietako 19 eskola-liburutegitako liburuzainen lan dinamika aztertzeko. Lan honetan, bi ikerketetatik jasotako emaitzak aztertu dira eskola-liburutegiak dauden ikastetxeetan ikasleen irakurketa ohituren zenbait ondorio ebaluatzeari begira. Bestalde, aztertutako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurketari emandako balioa erkatu egin dira euren ikastetxeetako eskola-liburutegietan egiten den irakurzaletasuna sustatzeko lanarekin eta liburuzainaren lan dinamikarekin, aztertutako eskola-liburutegietako liburuzainen dinamizatzaile maila ikasleei zenbateraino eragin dakiekeen ebaluatzeko asmoz. Egindako azterketek agerian utzi dute ikasleen irakurketa ohituretan aldagai bereizgarriak daudela (familiaren irakurzaletasun maila, sexua, eskolatze hizkuntza-eredua, ama-hizkuntza), eta eskola-liburutegian edozein dinamika erabiltzea ez dela baliagarria ikastetxeetako hezkuntzan laguntzeko, ezta ikasleen irakurzaletasunean eragiteko ere. Bestalde, eskola-liburuzainek soslai, lan dinamika eta eskola-liburutegia kudeatzeko joera oso desberdinak dituztela erakutsi du ikerketa honek.