Euskal herriko herri eta hiri hezitzaileen errealitatearen analisia erakunde eta komunitate ikuspegitik. Praktika onen ekarpena gizarte berrikuntzari

  1. JIMENEZ ARRIETA, OLAIA
Dirigida por:
  1. Jose Francisco Lukas Mujika Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 21 de junio de 2017

Tribunal:
  1. Félix Etxeberria Balerdi Presidente/a
  2. Karlos Santiago Etxeberria Secretario/a
  3. Irene López-Goñi Vocal
  4. Josu Solabarrieta Vocal
  5. Ana Estévez Gutiérrez Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 139697 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesiaren helburu nagusia da Euskal Herriko hiri hezitzaile (HH) egitasmoen esperientzia, ikuspegia eta garapenmoduak ezagutzea. Ikusi ahal izateko finean egitasmoek gizarte berrikuntzari egiten dioten ekarpena.Euskal Herriko 10 herri eta hiri hezitzaile dira aztergai. Metodologia kualitatiboa erabili da, kontuan izanik gizartefenomeno hauen errealitatea giza eraikuntza dela. Hiru fasetako diseinu malgua eginda. Ikerketa teknikeidagokionean, sakoneko elkarrizketak, eztabaida taldeak eta dokumentuak eta web orriak aztertu dira.Ondorio nagusienei erreparatuta esan, HH egitasmoen aldaera ezberdinak ikusi dira: joera induktiboa edo botton-uplogikari lotuagoa; deduktiboa edo top-down logikatik hurbilagoa eta logika biak integratzen dituena. Hauetanemandako baldintzak eta lidergoa izaera bereizgarriak izan dira. HHen dimentsio hezitzailearen garapenerakoprograma ezberdinak sortu diren arren, hezkuntza formalari bereziki zuzenduak izan dira, osagarritasuna bilatu nahida. Hezkuntza ikuspegiari dagokionean, Udalen eskuduntzak eragin nabarmena erakutsi dute hezkuntzan eskuhartzeko orduan. HHen filosofiak hezkuntzaren ikuspegi zabalago batetik aritzeko aukera ematen du eta errealitateaeraldatzearekin, erantzunkidetasunarekin eta hiritarren garapenarekin lotzen da.Hiriaren konplexutasuna eta burokrazia oro har komunitatera irekitzeko eragozleak izan dira. Parte hartzea berriz,mugatua eta mugatzailea. Mugatua, parte hartzea jardun komunikatibo soil bezala erabili delako; eta mugatzailea,hiritar eredu bati aukera eskaintzen diolako soilik.Egitasmoen garapenean ebaluazioa gero eta funtsezkoagoa dela ikusirik, Ebaluazioaren kultura garatzeko beharraantzeman da. Egitasmoen sozializazioa lotu gabeko hari-muturra da orokorrean.Gizarte berrikuntza, gizarteko beharrei erantzuna emateko ideia edo bide berria dela ulertzen da, gizarte justuagoabaten mesedetan. Aipagarriak dira eremu ezberdinetan gizarte berrikuntzari egindako ekarpenak nahiz eta horrenkontzientziarik ez izan. Esaterako, estrategia eta antolakuntzan; hezkuntza ikuspegian eta praktikan, etaharremanetan.