Emakume pilotariakizaera, bizipen eta sentipenak

  1. FERNANDEZ LASA, UXUE
Dirigée par:
  1. Oidui Usabiaga Arruabarrena Directeur/trice
  2. Julen Castellano Paulis Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 07 avril 2014

Jury:
  1. Jokin Apalategi Begiristain President
  2. Beatriz Garai Ibáñez de Elejalde Secrétaire
  3. Elixabete Pérez Gaztelu Rapporteur
  4. Rosa Rodríguez Arregi Rapporteur
  5. Amelia Barquín López Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 116640 DIALNET

Résumé

Euskal pilota gizonezkoen eremu lez ikusi eta izendatu izan da askotan, baina badira euskal pilotan diharduten emakumeak ere. Ikerketa lan honen helburua euskal pilotan dabiltzan Euskal Herriko emakumeen errealitatea ezagutzea da. Aisialdian zein lehiaketan diharduten emakume pilotari nagusien egungo errealitatera hurbiltzeko metodologia kualitatiboa erabili da, etnografia ardatz hartuta, behaketa parte-hartzailea, sakontzeko galdeketak, dokumentuen azterketak eta eztabaida-taldea burutuz, testuingurua bertatik bertara ezagutu eta ikertuz. Datuen analisian zehar baturiko informaziotik hiru gako gai nagusi azalarazi eta xehatu dira: emakume pilotarien identitateak eta hauen sorrera nahiz garapena, harreman sareen eta komunitatearen indarra eta ardura zein eginbeharrek pilotariengan duten eragina, amatasuna ere aintzat hartuz. Emakume pilotariekin eginiko azterlan honetan ondorioztatu da euskal pilotako eredua androzentrikoa dela, emakume pilotariek identitate propioa eraikitzen dutela, identitate kolektibo partekatu bat, pilotako jarduna askatasun unea dela emakumeentzat, euren momentua, eta emakume pilotariak ikusezinak direla, ez baitira bultzatu, babestu eta nabarmentzen.