Emakumearen irudia euskal haur literatura modernoan. 1980ko hamarkadako eta gaur egungo egoera
- FERNANDEZ ARTIGAS, ENEKO
- Arantzazu Rodríguez Fernández Director/a
- Xabier Etxaniz Erle Director/a
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 12 de de maig de 2017
- Jon Kortazar Uriarte President/a
- Idurre Alonso Amezua Secretària
- Rosa Miren Pagola Petrirena Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Haur eta gazteei zuzendutako euskal literaturan umeek emakume eta gizon izateko eredu desberdinak topatuko dituzte liburuetako ilustrazioen, hitzen, pertsonaien eta ekintzen bitartez. Horregatik, ikerketa lan honek, genero ikuspegitik sexismoa detektatzeko, euskal haur eta gazte literatura modernoan emakumearen eta gizonaren irudiaren eboluzioa aztertzea du xede. Helburu hau lortzeko 144 liburuko corpusa hiru multzotan banatu da: 1980ko hamarkadako 70, 2013an argitaratutako 55 eta 2009tik 2014ra sarituak izan diren 19 liburu. Ondoren, liburu horiek aztertzeko eta datuak biltzeko genero-ikuspegian oinarrituta dagoen genero analisirako fitxarekin corpusa osatzen duten liburuen irakurketa analitikoa egin da. Datuek erakusten dute berdintasunerantz eboluzioa egon dela, hala ere, oraindik emakumearen eta gizonaren irudiaren artean desberdintasun nabarmenak daude; emakumeen presentzia gero eta ugariagoa eta anitzagoa da, baina, esate baterako, etxeko ardurak (zaintza familiarrak eta etxeko lanak) bien betebeharrak diren arren, nagusiki emakumeei loturik agertzen dira. Gainera, orokorrean emakume ederraren eta gizon indartsuaren estereotipoarekin oraindik ez da apurtu euskal letretan. Bestalde, emakumearen irudia gero eta aktiboagoa, ausartagoa eta jakintsuagoa bilakatu da. Halaber, datuek ere adierazten dute espazio publiko eta pribatuaren banaketa nahiko parekidea dela. Lanbideak ikertzerakoan, aurrera egin den arren, gabezia ikusten da liburuetan, orokorrean, gizonek lan anitzagoak eta garrantzitsuagoak betetzen dituztelako.