Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean
- Iraola Arretxe, Iker
- Julen Zabalo Bilbao Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 01 de febreiro de 2013
- Jokin Apalategi Begiristain Presidente/a
- Xabier Aierdi Urraza Secretario/a
- Eduardo Javier Ruiz Vieytez Vogal
- Amelia Barquín López Vogal
- Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe Vogal
Tipo: Tese
Resumo
Doktorego Tesi honen aztergaia euskal nazionalismoa da; zehazki, nazionalismo horrek immigrazio fluxu zehatz baten aurrean ¿batik bat 2000tik aurrera Hego Euskal Herrira iritsitakoa¿ garatzen duen diskurtsoa. Tesiaren kokapen teoriko gisa, lehen atalean, nazionalismoaren eta immigrazioaren arteko hartu-emanak aztertzen dira; eta, horren ostean, euskal nazionalismoak immigrazioaz izandako ikuspegian gertatutako bilakaera da aztergai: immigrazioaren aurkako hasierako jarreratik etorkinen integrazioa bilatu arte. Kokapen teorikoaren bigarren atalean, bestetik, arreta immigrazioarengan jartzen da. Lehenik, immigrazioaren ikerkuntzan nagusi diren ereduak berrikusten dira eta, ondoren, Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio fluxuak laburbiltzen dira. Metodologia kualitatiboan oin hartuz, Tesi honetan abertzaleek gai horri buruz eraikitzen duten diskurtsoan sakontzen da, eta bertan nagusi diren gaiak identifikatzen dira. Lan honetatik eratortzen den ondorio nagusia da euskal nazionalismoak immigrazioaren irakurketa politikoa hobesten duela, eta, nazioaren definizio itxien gainetik, immigrazio berria bere nazio egitasmora erakartzeko helburua duela, bide horretan hainbat arazo mahaigaineratzen den arren.