Laugarren munduaherri indigenen erbeste ekintza, onespen eta aldaketa eragile nazioarteko harremanetan 1992-2007

  1. Arregi Orue, Joseba Iñaki
Supervised by:
  1. José Luis de Castro Ruano Director
  2. Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 19 February 2010

Committee:
  1. Santiago Petschen Verdaguer Chair
  2. Noé Cornago Prieto Secretary
  3. Jon Sarasua Maritxalar Committee member
  4. Mikel Urquijo Goitia Committee member
  5. Felipe Gómez Isa Committee member

Type: Thesis

Teseo: 288701 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

[EUS] Jasandako kolonizazioaren poderioz herri indigenak domestikatu eta ikusezinak bihurtu egin dituzte urte askotan. Gauzak erabat aldatu egin dira azken bolada honetan indigenek martxan kanpo ekintzari esker gai izan baitira euren irudia eta nazioarteko agenda propioa bultzatzeko. Era honetan lortu egin dute aktore berri bezala nazioarteko erkidegoan onartuak izatea, eta ondorioz sustatu egin dituzte euren aldeko gertatu diren hainbat aldaketa garrantzitsuak. Hauen artean aipamen berezia merezi du Herri Indigenen Eskubideen Aldeko Aldarrikapen Unibertsalak, 2007an onartu zena. Doktorego tesi honetan herri indigenek nazioartean propio aritzeko sorturiko Laugarren Mundua delako mugimenduaren azterketa egiten da. Errotik mugimendu antikolonialista izanik kolonialismo uhin ezberdinek sorturiko egoera aztertzen da. Geroxeago honen aurka aritu izan den mundo mailako mugimendu indigenaren sorrera, agenda eta ekimen eremu nagusiak aztertu direlarik. Ekintza eremuen artean aipamen berezia merezi dute giza eskubideen eremuan zein ekologian egindakoak.