Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012)hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa
- Manias Muñoz, Miren
- Ramón Zallo Elguezabal Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 26 de junio de 2015
- Margarita Ledo Andión Presidente/a
- Josu Amezaga Albizu Secretario/a
- Aitor Zuberogoitia Espilla Vocal
- Petxo Idoiaga Vocal
- Nerea Etxeberria Arruti Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Izenburuak dioen bezala, euskarazko zinemaren gaineko gogoeta egitea du helburu tesi-ikerketa honek; zehazki, fikziozko film luzeen oinarri ekonomikoak aztertzea. Horretarako, oinarri zientifiko bila, marko teorikoa osatu da kultura-industrien gaineko teoria eta zinemaren esparruan sakonduta. Hala, markatutako hipotesi, helburu eta metodologiari jarraiki, gaiaren gaineko analisia burutu da. Analisia, ordea, bi zatitan banatu da; batetik, testuinguruaren azterketa, eta, bestetik, hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa egin dira. Lehenengoan, Europa, Espainia eta EAEko zinemaren markoa eta egoera ezagutu dira, izan ere, euskarazko zinemaren jarduera hiru botere administratibo horiek erregulatzen dute. Bigarrenean, berriz, ezagutu nahi izan dira euskarazko fikziozko film luzeen produkzio baldintza eta finantziazio ereduak. Horrekin guztiarekin ekarri dugu euskarazko zinemaren egungo argazki ekonomikoa, ulertzeko azken urteetan hizkuntza horretan egindako produkzioaren gorakadaren zergatia; eta, horrez gainera, ezarri ditugu aurrera begirako lan-esparruak eta horretarako beharrezko baldintzak.