Attitudes towards bilingualism and Basque in Rioja Alavesa
- AIESTARAN ETXABE, JOKIN
- Juan Etxeberria Murgiondo Director/a
- Miren Jasone Cenoz Iragui Director/a
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 10 de d’octubre de 2012
- Félix Etxeberria Balerdi President/a
- Karlos Santiago Etxeberria Secretari/ària
- Julia Barnes Mason Vocal
- Rosa María Jiménez Catalán Vocal
- Mercedes Bernaus Queralt Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Ikerketa honetan, aspalditik euskara mintza-hizkuntza izan ez duen komunitate batean ¿Arabako Errioxan¿ euskara biziberritzeko politikek ekarri dituzten ondorioetako batzuk aztertu dira. Ikerketa honen aztergai nagusia elebitasunaren eta euskararen inguruko jarrerak dira. Jarrera orokorrak jasotzeaz gain, hizkuntza-ereduek, gaitasunarekin eta erabilerarekin lotutako zenbait hizkuntza-aldagaik eta aldagai psikosozial batzuek ¿bizindarra, identitatea, euskal hiztunekiko harremana¿ jarrerekin duten erlazioa aztertu da. Metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatu dira ikerketa honetan. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, Arabako Errioxako bizilagunen ikuspegiak atzeman nahi izan dira. Galdesortak erabili ziren, berriz, eskualdeko ikasleen datuak biltzeko. Azterlanaren alderdi berritzaile bat da jarrerek denboran zehar duten bilakaeran sakontzen duela. Ikerketa bi fasetan egin da, zortzi urteko denbora-tarteaz (2001ean eta 2009an). Lehen fasean, analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak egin ziren ikerketaren testuinguru zabala atzemate aldera. Bigarren fasean analisi kuantitatiboak soilik egin ziren, eta fase bakoitzean neur-tresna bera erabili zen, konparaketa erraztearren. Ikerlan honen ondorio nagusietako bat da ikasleek oro har jarrera positiboak dituztela, hala elebitasunarekiko nola euskararekiko. Ikasleek era bertsuan erantzun zuten 2001ean eta 2009an, nahiz eta euskararen aldeko jarrerak apalxeagoak ziren 2009an. Ereduei dagokienez, jarrera positiboenak D ereduko ikasleek dituzte, eta epelenak A eredukoek. Oro har emaitzek erakusten dute korrelazioa dagoela aztertutako aldagai linguistiko zein psikosozialen eta jarreren artean. Jarrerekin korrelazio indartsua dute, besteak beste, euskara erabiltzeko nahiak eta identitateari lotutako aldagaiek.