Balioak gerogintzaren asmotan

  1. Andoni Eizagirre Eizagirre 1
  1. 1 Mondragon Uniber tsitatea | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Journal:
Anuario de Eusko-Folklore: etnografía y paletnografía

ISSN: 0210-7732

Year of publication: 2024

Issue: 58

Pages: 55-78

Type: Article

More publications in: Anuario de Eusko-Folklore: etnografía y paletnografía

Abstract

Euskal tradizioko balioen eta zentzu praktikoaren biziberritzeko premiak oihartzuna berreskuratu du, eta iritzi-giro ezberdinetan haien garrantzi estrategikoa ere nabarmentzen da. Zalantzarik gabe, oraindainokoan gurean ditugun ongizatea eta lan eta bizitzeko aukerak, neurri batean, per tsonaren ulermen zehatz bati zor zaizkio. Alde horretatik, gure egin-asmo, ekinbide eta epaiak euskal gizarte tradizioko gizabidean eta auzolanean oinarritu daitezen, aurrekoen legatua ulertzea baliabide kultural eta instituzional aparta da, noski. Arian-arian, auzi subjektiboak lantzea, ulertaraztea eta berritzea zeharo zaildu zaigu, ordea. Euskal tradizioko esperientziaren zentzua zertan datzan argitu, eta pentsaera, sentiera eta portaera haiek barruratu, ulertu eta berritzeko zailtasunei kontu egingo diegu. Horien jabe egiteak gure aukerak eta mugak azaleratzen dizkigu.