Lubrifikatzaileen marruskaduraren modelo sinplifikatua spin higiduradun errodadura kontaktutan

  1. Iribecampos Juaristi, Mikel 1
  2. Arana, Aitor 1
  3. Larrañaga Amilibia, Jon 1
  4. Ulacia, Ibai 1
  1. 1 Mondragon Unibertsitatea, Mekanika eta Ekoizpen Industriala Departamentua, Loramendi 4, 20500 Arrasate-Mondragon, Euskal Herria
Proceedings:
Materialen Zientzia eta Teknologia (MZT) VI. Kongresua. Bilbao, 6-7 julio, 2024

Year of publication: 2024

Type: Conference paper

Abstract

Elementu mekanikoen funtzionamendu egokia bermatzeko lubrifikatzaileak erabiltzen dira, energia galderak gutxitzen dituzte marruskadura jaitsiz eta elementu metalikoak babesten dituzte higaduraren aurrean. Errodadura mugimenduarekin batera spin higidura zinematika adierazgarri bat da transmisio mekaniko eta errodamenduetan adibidez, eta kontaktuan dauden gainazalen arteko irristaduran eragin zuzena dauka. Fenomeno zinematiko honek, lubrifikatzailearen lan baldintzatan eta ondorioz honen portaeran eragin zuzena du. Lubrifikatzaileen modelizazioa, prozesu konplexua izanik, garrantzitsua da elementu mekanikoen portaera zein potentzia galeren estimazio egokiak egiteko. Hori dela eta, lan honek lubrifikatutako kontaktuen marruskadura koefizientea eta energia galerak kalkulatzeko modelo analitiko sinple bat aurkezten du spin higidurak eragindako fenomenoak ere kontsideratzeko gai dena. Modeloaren emaitzek tribometroan neurtutako joera esperimentalak egoki adierazten dituztela ikusi da.