Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua antologia eta azterketa

  1. Mentxakatorre Odriozola, Jon
Supervised by:
  1. Jon Batti Kortazar Uriarte Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 24 November 2023

Type: Thesis

Teseo: 829109 DIALNET

Abstract

Lan honetan euskal ahozko mito-ipuinak aztertu dira, eta lurpeko eremuarekin duten lotura azaldu da.Mitoa jainkozkoaren edota transzendentziaren narraziotzat hartuz, ahozko ondaretik dimentsio mitikoduntestuak bildu eta aztertu dira, horiekin antologia osatu, eta bilduma horrekin azterketa egiteko. XIX.mendetik XXI. mendera, eskuizkribu, aldizkari zein ikus-entzunezkoetan, iturri askotan jasota bainasakabanatuta egon diren testuak bat etor daitezen, ikerketa mitopoetikoa egin da. Hau da, Euskal Herriakjainkozkoaren eremua ahozko ipuinetan nola erakutsi duen aztertu da: zein formula, zein esaldi, zeinadierazpen jator eta sakon dagoen aho-belarrizko euskal izaera mitikoan. Zentzuaren eta poesiaren mailanegindako ikerketak, ondoren, esanahiaz aritzeko azterketa mitologikoari bide eman dio, eta lurpearekinloturiko jakituriaz azalpenak eman dira. Lan osorako, giza zientzien eta antzinako testuen argibideaezinbestekoa izan da, eta Euskal Herriaren nortasunak Mendebalde Zaharrean duen tokia argiago erakutsida. Horrekin guztiarekin, euskal ahozko testuen gaineko mitokritikaren bidea sendo ireki da, ikergaiabera osotu eta osatu egin da, eta tradiziozko gizabidearen ulermen eta ikerketarako urratsak eman dira.